x
UDALTALDE Menu

Berriak

Zeberioko etxeko hondakin handien bilketa indartzea

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du handitu egin dela Zeberion, etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzua emateko maiztasuna. Hemendik aurrera, hilaren bigarren eta laugarren ostegunetan emango da zerbitzu hori.

Gogorarazten dizuegu honako hauek direla gaikako bilketa honetan barne hartutako hondakinak, tresnak eta objektuak:

  • Altzariak: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, arraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak, etab.
  • Etxetresna elektrikoak: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, xurgagailuak, berogailuak, erauzgailuak, josteko makinak, etxetresna txikiak (plantxak, irabiagailuak, xigorgailuak, etab.).
  • Etxeko beste objektu txiki batzuk: lanparak, koadroak, ispiluak, bizikletak, maletak, ume-kotxeak, jostailuak, etab

Bilketa honetatik kanpo gelditzen dira honako objektu eta hondakin: industria, komertzio zein nekazal jatorrikoak, obretakoak, arriskutsuak, eta baita dimensio zein pisu handikoak ere.

Zalantzarik izanez gero, herritarrei arreta emateko doako telefono bat dago: 900840230.