x
UDALTALDE Menu

Berriak

Urduña HLHI ikastetxeak Eskola Agenda 2030 proiektuari ekin dio

Ostiral honetan, azaroaren 26a, 2030 Eskola Agendari ongietorria emateko ekitaldia ospatu da Urduñan. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Urduña HLHI ikastetxeko ikasle talde bat udal-ordezkaritzarekin elkartu da, programari hasiera emateko.

Ekitaldian Itziar Biguri Alkateak, Elena Urruela, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotziak, udal arkitekto teknikoak eta 12 ikaslek parte hartu dute. Horrez gain, Ingurugelako (Irakasleei eta ikastetxeei sustatzeko ekipamendu publikoen sarea) aholkulari pedagogikoa ere bertan izan dira.

Ikasleek eskolako jolastokia birmoldatzeko, proiektu aitzindari batean, orain arte egindako lana aurkeztu dute, patioaren onuren balioa azpimarratuz.

Alkateak egindako lanagatik zoriondu ditu, Udalak babes eta laguntza osoa ematen jarraituko diela gogoratu du.

Ikasturte honetan, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan, Urduñako ikastetxeak bereziki landuko du 11. GIH: hiri eta komunitate jasangarriak, eta, besteak beste, diagnostiko bat egingo du, ikasturte amaierako Eskolako Udal Foroan udaletxean berriro elkartzeko. Bertan, beren konpromisoak eta proposamenak azalduko dituzte.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzetarako diru-laguntzen aginduaren bidez.