x
UDALTALDE Menu

Berriak

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek www.udaltalde21.eus webgunea estreinatu du eduki berrituekin

www.udaltalde21.eus domeinuan diseinu eta eduki berritua duen webgunea gailu guztietara egokituta dago eta estetika garbi eta erakargarriarekin jasotzen ditu gaur egun ematen diren zerbitzuak.

Goiburu dinamiko batek eskualdea, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen bidez udalek elkarrekin egiten duten lana eta udalerri jasangarriagoetarantz aurrera egiteko konpromisoa aurkezten du.

Herritarren informaziora eta parte-hartzera bideratutako webgunea da. Nabarmentzekoa da hondakinen atala berritu dela; atal horren xedea herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea da eskualdean sortutako hondakinen kopurua murrizteko eta edukiontzietara behar bezala botatzen direnen kopurua handitzeko: edukiontzi bakoitzean zer bota daitekeen eta zer ez deskribatzen da eta, mapen bidez, edukiontziak non aurki ditzakegun erakusten da; jasotako hondakin-kopuruari buruzko datuak, zatika eta udalerriz udalerri, eskaintzen ditu “Udaleko zerbitzua zenbakietan” izeneko espazio baten.

Horrekin batera, klima-aldaketari eta energiari buruzko gaikako blokeak daude. Bloke horietatik eskualdeko energia-atarira sartu eta kontsumoari buruzko informazioa kontsulta daiteke, kWh-tan, kostu ekonomikoan eta eskualdeko eta udalerrikako berotegi-efektuko gasen emisioan, bai eta Tokiko Agenda 21, Eskolako Agenda 21 eta Smart City Estrategia integratzen diren tokiko jasangarritasunari buruzkoa ere.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen web-orriak, aurrez zuen domeinuan, komunikazio-kanal hori sendotu dela egiaztatzen duten datuak erregistratzen zituen urtero; zehatzago esanda, 2019an 36.000 bisita baino gehiago erregistratu ziren.