x
UDALTALDE Menu

Berriak

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek ostadar bat proposatu du hondakinak ondo bereizten ikasteko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek ostadar bat proposatu du hondakinak ondo bereizten ikasteko # Dena ondo birziklatuko da lelopean, Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak ostadar deskargagarri bat jartzen du herritarren eskura, batez ere haurren eskura, hondakin bakoitza zein edukiontzitara joan behar den adierazteko. Etxean egoteko denbora hau birziklatzen ikasteko aukera bat izan daiteke.

Deskargatu hemen

Eskualdeko erakundeak koloreztatutako ostadarraren irudi bat igortzera animatzen du, honako posta elektroniko honetara: info@udaltalde21.eus. Sare sozialak ere erabil daitezke.

Ekintza honen bidez, gainera, ohartarazi nahi da eskularruak eta maskarak bezalako hondakinak ezin direla birziklatu eta, beraz, errefusa edukiontzian utzi behar direla.