x
UDALTALDE Menu

Berriak

Tamaina handiko etxeko hondakinak behar bezala uztearen inguruan herritarrak kontzientziatzeko ekintza

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek kontzientziazio-ekintza berri baten inguruko informazioa eman du, tamaina handiko etxeko hondakinak biltzeko zerbitzuaren arauak gogorarazteko xedearekin eta horiek behar ez bezala botatzea prebenitzeko asmoarekin.

Datozen asteotan kolore deigarriko eranskailu bat jarriko da ezarritako egun, ordu edo tokitik kanpo utzitako hondakinen gainean, objektu hori jaso ez dela nabarmentzeko eta hori egiteko modu egokia adierazteko.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zerbitzuaren erabiltzaile gehienen ohitura egokiak eskertu nahi ditu; halaber, arau horiek bete daitezen eskatzen du higieneagatik eta gainerako herritarrekiko errespetuagatik.

Tamaina handiko etxeko hondakinak jasotzeko eskualdeko zerbitzua honako egun hauetan egiten da: Arrankudiagan, hilabete bakoitzeko laugarren ostegunean; Arrigorriagan eta Etxebarrin, asteazkenero; Urduñan, ostiralero; Ugao-Miraballesen, asteazkenero; Zaratamon, hilaren bigarren eta laugarren ostegunetan, eta Zeberion, hileko bigarren ostegunean. Horrenbestez, hondakinak aurreko eguneko 20:00etatik bilketaren-egunaren 08:00ak bitartean utzi behar dira. Gainerako etxeko hondakinen edukiontzien ondoan utzi beharko dira hondakin horiek. Ordutegi horretatik kanpo, Basauriko edo Urduñako Garbiguneetara jo beharko da.

Orozkoren kasuan, hondakin horiek Laudioko Garbigunera eraman beharko dira zuzenean. Astelehenetik larunbatera irekita, 08:00etatik 20:00etara eta igandeetan 09:30etik 13:00etara.

Zalantzarik izanez gero, herritarrei arreta emateko doako telefono bat dago: 900840230.

Gaikako bilketa honek barne hartzen dituen hondakin, tresna eta objektuak honakoak dira:

–       Altzariak: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, arraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak, etab.

–       Etxetresna elektrikoak: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, xurgagailuak, berogailuak, erauzgailuak, josteko makinak, etxetresna txikiak (plantxak, irabiagailuak, xigorgailuak, etab.).

–       Etxeko beste objektu txiki batzuk: lanparak, koadroak, ispiluak, bizikletak, maletak, ume-kotxeak, jostailuak, etab

Bilketa honetatik kanpo gelditzen dira honako objektu eta hondakin: industria, komertzio zein nekazal jatorrikoak, obretakoak, arriskutsuak, eta baita dimensio zein pisu handikoak ere.