x
UDALTALDE Menu

Nerbioi-Ibaizabal, Eskualde adimenduna, konektatua eta eraginkorra

“Smart City” edo hiri adimendunaren estrategiak honako hau du oinarri: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) aplikatzea ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren arloan hobekuntzak lortzeko eta herritarrei informazioa jaso, Udalarekin harremanetan egon eta udalerriaren kudeaketan modu aktiboagoan parte hartzeko aukera emateko. Eskualdeko Agenda 21i estrategia horren ezarpena errazteko osagai teknologiko bat hornitzeko egin da.

Ildo horretatik, jarduketa-plan bat zehaztu da, 2015-2020 aldian garatu beharrekoa eta 23 neurri edo ekimen jasotzen dituena. Neurri horietako bi zeharkakoak dira, zortzi energiaren arlokoak, sei mugikortasunaren arlokoak eta gainerako zazpiak hondakinen arlokoak.

Energia

  1. Kudeaketa eta kontabilitate energetikorako plataforma
  2. Kontsumo gehien duten eraikinentzako monitorizazio-softwarea
  3. Eraikinetan energia kontsumitzen duten sistema nagusien telejarduketa adimenduneko sistemak
  4. Argi-koadroetarako kontrol-sistema adimendunak
  5. Herritarrei argiteria publikoaren erabilerari eta kontrolari buruzko oharrak helarazteko aplikazioa
  6. Herritarrei eraikinen erabilerari eta erosotasunari buruzko oharrak helarazteko aplikazioa
  7. Autohornidurarako energia berriztagarrien sistemak instalatzea, smart GRIDS txikiak sortuz
  8. Pobrezia energetikoaren eta bizitegi-energiaren kudeaketarako aplikazioa

Mugikortasuna eta garraioa

  1. Garraio publikoko bidaiariei informazioa eta arreta emateko sistema teknologikoa
  2. Eskariaren araberako garraio-zerbitzua, denbora errealeko kudeaketa-plataformaren bidez
  3. Bizikleta publikoa (laguntza elektrikoduna) erabiltzeko smartbike sistema
  4. Aparkaleku-eskaintzaren kudeaketa adimenduna
  5. Eskualdean ibilgailua partekatzeko plataforma teknologikoa (carpooling eta carsharing)
  6. Udal-ibilgailuen flota monitorizatzeko eta kudeatzeko sistema

Hondakinak

  1. IKTak aplikatzea berrerabilera eta truke-ekonomia sustatzeko
  2. Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzua eraginkortasunez kudeatzeko IKT plataforma
  3. Garbiketa-zerbitzua eraginkortasunez kudeatzeko IKT plataforma
  4. Hondakinen edukiontzietarako sarbidea kontrolatzeko sistemak
  5. Komunitateko konpostagailuak kontrolatzeko sistema
  6. RFID teknologia aplikatuz birziklapen-tasa hobetzeko proiektua
  7. Prebentzioa eta hondakinen birziklapena sustatzeko mugikorrerako aplikazioa

Zeharkako neurriak

  1. Datuak eta opendata biltegiratzeko eskualdeko smart data plataforma
  2. Eskualdeko adierazleak kalkulatzeko eta politikak eremuka eta sektoreka aztertzeko aplikazioa