x
UDALTALDE Menu

Berriak

Sare Berdeak ekimena aurkeztuko da

Iturria: www.sareberdeak.eus

ELKARREKIN, GURE INGURUA HOBETU DEZAKEGU. AKTIBATU ZURE SARE BERDEA.

Kezkatuta zaude zure inguruaren egoerarekin? Kezkatuta zaude zure inguruaren egoerarekin? Plastikozko ontzi gehiegi erabiltzen dugula iruditzen zaizu?

Sare Berdeak proiektuaren baitan zure kezka berdinak dituzten jendearekin harremanetan jarriko zara, eta zure ingurua hobetzeko lan egiteko aukera izango duzu. Sar zaitez!

Sare Berdeak Global Action Plan (GAP) erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean garatu duen proiektua da eta ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratzea du helburu.

2021 urtean proiektua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaoko udalerrian gauzatuko da.

Sare Berdeak sarearen barruan gure komunitateen iraunkortasuna hobetzeko ekintzak burutzen ditugun erakunde, elkarte eta pertsonak bildu gara. Ekintza batzuk lantzen ari gara dagoeneko; parte hartu, edo proposatu ideia berriak gure ingurumena zaintzeko. Ez zaude bakarrik.

Gainera, gure ingurua hobetzeko lan egiten ari den lekuak bisitatzea ahalbideratuko dizugu, baso-bainuetan parte hartzea…

Sare Berdeak programari buruzko informazioa eskeintzeko ekitaldi bat antolatu dugu Julen Reketa mendizalearen parte hartzearekin. Datorren apirilaren 21ean ospatuko da 12.00etan Zoom plataformaren bitartez. Izena eman galdetegi hau betez eta ekitaldian parte hartu ahal izateko esteka bidaliko dizugu.

www.sareberdeak.eus

Animatu eta aktibatu zure sare berdea.

Informazio gehiago behar izatekotan idatzi:  bizkaia.gap@gmail.com