x
UDALTALDE Menu

Berriak

Sare Berdeak: Lau proiektu martxan

Sare Berdeak iraunkortasunera bidean egin beharreko aldaketetan parte hartu nahi duten pertsonak ahalduntzeko mekanismoa da.

Global Action Plan (GAP) erakundeak garatu du, Bizkaiko Foru Aldundia rekin elkarlanean, Bizkaiko Lurralde Historikoan burutzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaile guztiak bideratzeko.

Lehenengo urte honetan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaon burutuko da.

Ingurumena hobetzeko borondatea duten erakunde, enpresa eta pertsonen arteko aliantzak sortzeko proiektua da.

Jadanik 21 pertsona, empresa eta elkartek eman dute parte hartzeko izena. Web orrialdearen bitartez eta maiatzaren hasieran ospatutako Sare Berdeak topaketan proiektuak martxan jartzeko proposamenak egin dituzte. Hauek dira jadanik martxan daudenak:

  • Berrerabiltzeko edukiontziak jasotzeko puntua sortu da Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen bulegoan. Informazio guztia hemen.
  • Nerbioi-Ibaizabal eta Galdakaoko Erosketa Berdearen gida: Gida honetan eskualdean erosketa ekologikoa eta tokian-tokikoa egiteko aukerak jasoko dira dokumentu kolaboratibo baten bitartez. Informazio guztia hemen.
  • “1m² contra la basuraleza” proiektua: inguru naturaletan zaborra jasotzea helburu duen proiektua. Informazio guztia hemen.
  • Uraren mapa: elkarrekin eskualdeko uraren mapa sortuko dugu. Informazio guztia hemen.

Gainera eskualdeko udalerrietan ospatzen ari diren beste ekimenak ere jaso dira www.sareberdeak.eus web orrialdeko proiektuak atalean.

Zuk ere parte hartu eta zure ideiak proposa ditzakezu www.sareberdeak.eus web orrialdean izena emanda.

Iturria: www.sareberdeak.eus