x
UDALTALDE Menu

Berriak

Nerbioi-Ibaizabaleko Eskola Agenda 2030 ekimeneko zentroek jardunaldi tekniko batean parte hartu dute hirietako plangintza jasangarriari buruzko ezagutzak sakontzeko

Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduñako ikastetxeek aukera izan dute Lur Studioko Irati Alonso arkitektoak egindako aurkezpenean parte hartzeko. Aurkezpena martxoaren 30ean izan zen, eta parte hartzaileek hirien jasangarritasunari buruzko ezagutzak zabaldu zituzten, baita zalantzak argitu ere.

Oraingoan Internet bidezko saioa izan da, eta horrek aukera eman du udalerrietako 350 ikaslek baino gehiagok hirigintza-plangintzako adituaren aurkezpena ikus dezaten. Hitzaldia grabatu egin zen, beraz, parte hartu ez zuten ikasleek ere aurkezpena ikusteko aukera dute.

Ikasleek modu aktiboan parte hartu zuten eta hurrengo fase batean baliatuko dituzten ezagutzak finkatu zituzten. Fase horretan, esku-hartze plan bat planteatuko dute, udal-foroan konpromisoak hartu eta proposamenak egiteko eta udalerri jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Eskola Agenda 2030 programaren dinamizazioak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza jaso du. Eskualdean programa hau egiten hamazazpigarren aldia da.