x
UDALTALDE Menu

Berriak

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko etxeetan beira birziklatzeko Minigluak banatuko dira (AGORTUTA)

Eskualdeko etxeetan beiraren bereizketa errazte aldera, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek beira birziklatzeko kanpaina bat bultzatzen du. Edukiontzi txikiak edo minigluak jarriko ditu herritarren eskura, ohiko edukiontzien diseinua imitatzen dutenak eta 28 cm-ko diametroa eta 46 cm-ko altuera dutenak.

Estreinatu berri den www.udaltalde21.eus webgunean, herritarrei hondakinen kudeaketaren arloan lagunduko dieten hobekuntza-proposamenak, iradokizunak edo ideiak biltzeko galdetegi bat dago. 4 galdera errazi erantzunez, parte-hartzaileek miniglu bat jasoko dute etxean, eta Eskualdeko Bulegoaren jarduketen definizioan esku hartuko dute, hurrengo urteetan gauzatzeko. Animatu eta parte hartu.

Minigluan eta edukiontzi berdean bota daitezkeen beira-hondakinak potoak, flaskoak, botilak eta botilatxoak dira. EZ da utzi behar leihorik, ispilurik, edalontzirik, bonbillarik, zeramikarik, bitrozeramikarik, barruan sendagairen bat duen ontzirik, ez eta kortxorik, taparik edota tapoirik.

Artikulu horiek Ecovidriok udalen eskura jartzen duen funtsarekin eskuratu dira, beira-zatikia hondakinetatik bereizteari buruz herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egiteko.

2019. urtean, 804 tona beira bildu ziren Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan. Ecovidrioren datuen arabera, beirazko 10 ontzitatik 7 baino gehiago birziklatu egiten dira eta ildo horretan jarraitu beharko litzateke hobetzeko.

Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren helburuetako bat eskualdean sortzen diren hondakinen kopurua murriztea eta birziklatzeko edukiontzietara behar bezala botatzen diren hondakinen kopurua handitzea da. Hori erdieste aldera, administrazioaren eta herritarren arteko erantzunkidetasuna eta lankidetza behar dira.