x
UDALTALDE Menu

Berriak

500 erantzun jaso ditugu 48 ordu baino gutxiagoan, ESKERRIK ASKO.

Beiraren birziklapena sustatzeko abian jarri den azken kanpainak Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu; izan ere, 500 erantzun baino gehiago jaso ditugu 48 ordutan eta, ondorioz, iglu txikiak agortu egin dira. Eskari handi horri erantzuteko asmoz, ale gehiago jasotzeko lanean ari gara. Jasotako eskabideen hurrenkeraren arabera banatuko ditugu aleak, berriro ere agortzen diren arte.

Iglu txikien eskaerekin batera hainbat iruzkin eta hobekuntza-iradokizun jaso ditugu, bai eta sentsibilizazio-ekintza berrietarako ekarpen ugari jaso ere. Eskualdeko Jasangarritasun Bulegotik eskerrak eman nahi dizkizuegu jaso dugun erantzunagatik, eta, bide batez, herritarrak animatu nahi ditugu hau bezalako komunikazio-ekintzetan parte hartzen jarraitzera, galdeketa espezifikoen bidez nahiz gure helbide elektronikora idatziz: info@udaltalde21.eus.