x
UDALTALDE Menu

Berriak

Lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta heziketa-zikloetako 150 ikaslek baino gehiagok egin dituzte Nerbioi Ibaizabalen 2030erako Eskola Agendaren proiektuan monitorizatutako udal-diagnostikorako ibilbideak

Urtarrila eta otsaila bitartean, eskualdeko 9 ikastetxetako ikasleek monitorizatutako ibilbide bat egin dute beren ikastetxeen inguruan, eta, horren bidez, udal-diagnostikorako datuak bildu dituzte.
Ikasturte honetan, 2030 Eskola Agendaren proiektuan udal mailan aukeratutako gaia 11. Garapen Iraunkorrerako Helburua da: hiri eta komunitate jasangarriak. Ikasturteko lehen hiruhilekoan sentsibilizazio-fasea egin ondoren, bigarren hiruhileko honetan ikastetxeek aukera dute hautatutako GIHrekin lotutako udal-alderdiak diagnostikatzeko. Horretarako, hainbat alderdi aztertu dituzte, hala nola, beren udalerrietako berdeguneak eta espazio eta zerbitzu publikoak, eta interes berezia jarri dute horien kontserbazioan, erabileran edo irisgarritasunean. Gainera, inkestak egin dizkiete herritarrei, herritarrek beren udalerrietan iraunkortasunari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko. Egindako behaketeei esker, garbitasun edo irisgarritasun kontuak antzeman dituzte.

Ikastetxeek egindako ibilbideak ikasle gehiagorekin errepikatzeko aukera dute, monitorizatutako ibilbideetan parte hartu duten koordinatzaileei eta ikasleei esker. Gainera, sare sozialen bidez, herritarrei egindako galdeketak zabaldu dira (esteka honekin: https://forms.gle/GwxSv4iFqtgB9J1w7) biztanleek datu gehiago eman ditzaten, diagnostikoaren ondorioak ateratzeko oinarri izan dadin. Horrela, ikasleek, hurrengo fasean, plan bat diseinatu ahal izango dute, 11. GIHren helburuak betetzera hurbiltzeko.

Ikastetxeak egiten ari diren ekintza hau eta beste batzuk blogean kontsulta daitezke: https://www.udaltalde21.eus/blog/?lang=eu

2021-2022 ikasturte honetan, bost udalerritako hamar ikastetxek hartuko dute parte: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña eta Ugao-Miraballes. Hauek dira ikastetxeak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLHI, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola BHI, Ugaoko LHI eta Urduña HLHI.
Eskola Agenda 2030 programaren dinamizazioak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza du. Programa eskualdean garatzen den hamazazpigarren edizioa da.