Hondakin garbiketak
Eskualdean urteak daramatzagu tokiko fauna eta flora espezieen baldintza ekologikoak eta habitatak hobetzeko jardunaldiak eta jarduerak egiten, profesionalen laguntzarekin eta ingurumena zaintzeaz arduratzen diren boluntarioekin. Gehien bat, Nerbioi eta Ibaizabal ibaiaren arroetako ibai eta erreken bazterretan zentratu dugu gure lana.
Laburbilduz, hauek dira egin ditugun jarduerak: ibaiertzeko landaredia berreskuratzea; flora exotiko inbaditzailearen espezieak eskuz kentzea; erriberetatik eta ibilguetatik hondakinak kentzea, hondakin horiek gaika bereiztea eta Garbigunera edo udal-edukiontzietara eramatea, eta sentsibilizazio eta hedapen-ekintzak egitea.