Berriak
Garbigune mugikorra Nerbioi-Ibaizabal eskualdera iritsi da
Aurten ere Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak herritarrei aukera ematen die euren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatzeko Garbikerrek udalerrien eskura jartzen duen Garbigune mugikorraren bidez.
Garbigune mugikorra zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada dauden Garbigune tradizionaletara joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete. Bi edukiontzi mugikor dira, herrietan txandaka jartzen direnak; herri horretan astebetez egoten dira, astelehenetik ostiralera.
Zehatzago esanda, eskualdeko data eta kokapenak hauek dira:
UDALERRIA | Egunak | Kokapena |
ARRIGORRIAGA | 2020-iraila-14 / 2020-iraila-18 | Santa Isabel Kalea |
ARRANKUDIAGA-ZOLLO | 2020-iraila-14 / 2020-iraila-18 | Elexalde plaza |
ZEBERIO | 2020-iraila-21/ 2020-iraila-25 | Zubialde, 10 (Udaletxearen aurrean) |
URDUÑA-ORDUÑA | 2020-iraila-21/ 2020-iraila-25 | Foru Plaza |
ETXEBARRI | 2020-iraila-28/ 2020-urria-02 | Udaletxe plaza |
OROZKO | 2020-iraila-28/ 2020-urria-02 | Gorbeia kaleko parkina |
UGAO-MIRABALLES | 2020-urria-05/ 2020-urria-09 | Udaletxe plaza |
ARAKALDO | 2020-urria-05/ 2020-urria-09 | La Isla Ugarriza auzoa (Parkina) |
ZARATAMO | 2020-urria-13/ 2020-urria-16 | Arkotxa (Iturri plaza) |
Hauek dira zerbitzu honetan onar daitezkeen hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.