Ezagutu gaitzazu
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal sozietate publiko bat da eta bederatzi Udalek osatzen dute: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio. Sozietate publiko horrek Jasangarritasunerako Eskualde Bulegoa kudeatzen du.

Jasangarritasunerako Eskualde Bulegoa zerbitzu publiko bat da eta udalei laguntza ematen die euren jasangarritasun-politikak modu eraginkorragoan eta efizienteagoan garatu ditzaten; aldi berean, kostu ekonomikoak murriztu eta zerbitzuen kalitatea nahiz udalerrien ingurumen-kalitatea hobetzea lortzen da.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalgo erakundearen organo betearazlea batzordea da eta udaletako teknikariek eta udal-arduradun politikoek osatzen dute; udalen arteko kooperazio-esperientzia hori zuzentzea hari dagokio.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalgo Batzar Orokorra udaletatik izendaturiko ordezkariez osatuta dago, eta erakundearen administrazio-organoa da. Bertan hartzen dira erakundearen funtzionamendurako funtsezkoak diren erabakiak.
Batzar Orokorreko kideak | |
---|---|
Jabi Asurmendi | Arakaldoko Alkatea |
Jesus Mari Ariznabarreta | Arrankudiaga-Zolloko Alkatea |
Maite Ibarra | Arrigorriagako Alkatea |
Loren Oliva | Etxebarriko Alkatea |
Pedromari Intxaurraga | Orozkoko Alkatea |
Itziar Biguri | Urduñako Alkatea |
Ekaitz Mentxaka | Ugao-Miraballeseko Alkatea |
Alberto Ugarriza | Zaratamoko Alkatea |
Karlos Idirin | Zeberioko Alkatea |