x
UDALTALDE Menu

Berriak

Etxeko hondakinen bilketari buruzko 2020ko balantzea

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoak eskaintzen duen etxeko hondakinak biltzeko zerbitzuaren 2020ko balantzearen berri eman du. Sei frakzio barne hartzen ditu: organikoa, papera/kartoia, hondakin handiak, etxean erabilitako olio begetala, etxeko hondakin txikiak eta errefusa. Guztira, 12.051.011 kilo hondakin bereizi bildu, garraiatu eta tratatu dira, 1.959.251,32 euroko kostuarekin. Hondakinak udalerri hauetan jaso dira: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio.

Laburbilduz, frakzio, kantitate eta biztanle bakoitzeko ratioa kontuan hartuta, bosgarren edukiontziaren bidez frakzio organikoko 248.800 kilo hondakin bildu dira batez beste eskualdean (6,5 kilo biztanle bakoitzeko); 1.237.255 kg paper eta kartoi (32,3 kilo biztanle bakoitzeko); tamaina handiko 406.921 kilo (10,63 kilo biztanle bakoitzeko); etxean erabilitako olio begetalaren 24.759 kilo (0,65 kilo biztanle bakoitzeko); tamaina txikiko 135.016 kilo hondakin (3,53 kilo biztanle bakoitzeko) eta, azkenik, errefusaren kasuan, 9.998.260 kilo (261,1 kilo biztanle bakoitzeko).

Datu horiek 2019ko datuekin alderatuz gero, 2020an ia 154 tona hondakin gehiago bildu dira 2019an baino. Etxeko hondakin txikiak izan ezik, gainerako frakzioak areagotu egin dira. Errefusaren frakzioa 59 tonatan handitu da, papera eta kartoia ia 52 tonatan, hondakin handiak 50 tonatan eta frakzio organikoa eta olioa 2 tonatan.

Frakzio bakoitzeko tratamenduaren kostua adierazi da jarraian. Frakzio organikoa: 14.102,45 euro; hondakin handiak: 26.508,18 euro; etxeko hondakin txikiak: 11.553,24 euro eta errefusa: 997.855,09 euro.

Hona hemen frakzio bakoitzaren helmuga. Etxeko olioa biodiesela egiteko erabiltzen da. Arropa eta etxeko beste objektu aprobetxagarri batzuk Mungiako Koopera Reusing Center tratamendu integraleko instalaziora eramaten dira. Bertan, sailkatzeko eta egokitzeko prozesu bat egiten da, ondoren, objektuak berriro erabili eta berraktibatu direnean, azoka jasangarri eta solidario batean merkaturatzeko. Frakzio organikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren konposta egiteko instalaziora garraiatzen da, bertan tratatua izateko eta mendietan eta lorategietan erabiltzeko moduko ongarri edo konpost bihurtzeko. Etxeko hondakin handiak Ortuellako Berziklatu zentrora (Hondakin Handien Tratamendurako Zentroa) eramaten dira, eta han berrerabiltzen, birziklatzen edo balorizazio energetikora bideratzen dira. Papera eta kartoia Zornotzako Beotibar Recycling enpresaren instalazioan kudeatzen dira, ondoren, hondakinak balorizatu eta itzultzeko. Azkenik, errefusa Tratamendu Mekaniko Biologikorako instalaziora edo Zabalgarbi hondakinen balorizazio energetikorako instalazioetara garraiatzen da.

Ontzi arinei eta beirari dagokionez, hondakin horiek Garbikerrek eta Ecovidriok jasotzen dituzte hurrenez hurren. 2020an, 713.587 kilo ontzi arin jaso ziren eskualdean (2019an baino 80.127 kilo gehiago) eta beirazko ontzien kasuan 795.672 kilo (2019an baino 8.456 kilo gutxiago).

Informazio gehiago: www.udaltalde21.eus