x
UDALTALDE Menu

Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa da. Hezkuntza komunitatean esku hartzen duten eragile guztien partaidetzan oinarritzen da (ikasleak, irakasleak, familiak, irakasleak ez diren langileak…) eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Eskolako Agenda 21ak hurrengo helburuak ditu:

Hezkuntza komunitatean toki mailako eta maila globaleko ingurumenaren ezagutza eta sentsibilizazioa lantzea.

Ikastetxeen eta udalerrien ingurumen arazoak antzeman eta ezagutaraztea.

Zentroaren eta udalerriaren iraunkortasuna hobetzea.

Eskolaren eta udalerriaren edo eskualdearen arteko lankidetza sustatzea.

Ikasleei protagonismoa ematea, eta ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitateari eragiten dioten gaietan parte hartzeko eta esku-hartzeko kultura sustatzea.

Curriculuma garapen iraunkorrak planteatzen dituen erronketara egokitzea.

Eskolako Agenda 21 EAEn
Informazio gehiago

Eskolako Agenda 21, Nerbioi-Ibaizabaleko Udaltalde 21en

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, 2006-2007 ikasturteaz geroztik ari da garatzen Eskolako Agenda 21a. Hain zuzen ere, eskualdeko 4 udalerritako 9 ikastetxek dihardute Eskolako Agenda 21en.


Gai ezberdinak lantzen dituzte

  • Hondakinen kudeaketa (2006-2007)
  • Aztarna ekologikoa (2007-2008)
  • Kontsumo iraunkorra (2008-2009)
  • Energia (2009-2010)
  • Mugikortasuna (2010-2011)
  • Elikadura jasangarria (2011-2012)
  • Elikadura jasangarria (2012-2013)
  • Kontsumo arduratsua (2013-2014)
  • Murriztu, berrerabili, birziklatu (2014-2015)
  • Biodibertsitatea (2015-2016)
  • Biodibertsitatea. Espezie exotiko inbaditzaileak (2016-2017)
  • Zer egin aldaketa klimatikoaren aurrean (2017-2018)
  • Ibai eta Itsasoak Zaindu. Stop plastikoak! (2018-2019)
  • Ekonomia zirkularra (2019-2020)
  • Garapen jasangarrirako helburuak (2020-2021)

Hezkuntza zentroen
bloga

Joan blogera

Berriak

Eskolako Agenda 21eko ikastetxeek Galdakaoko Hozkailu Solidarioa bisitatu dute

Urtarrilean eta otsailean, Eskolako Agenda 21eko ikastetxeek Galdakaoko Hozkailu Solidarioa bisitatu dute, aurten ekonomia zirkularraren gaia jorratzen ari den hezkuntza-programaren esparruan. Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) garatutako proiektu bat da…

Irakurri gehiago
2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da Galdakaon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaoko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da maiatzaren 23an osteguna, Gandasegi ikastetxeko erabilera anitzeko gelan. Saio honekin, amaiera eman zaio 2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21…

Irakurri gehiago
2018-2019 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu da Ugao Miraballeseko udalean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21 Foroa egin dela maiatzaren 21ean (asteartea), Udaleko osoko bilkura aretoan. Ekitaldiak eman zion amaiera 2018-2019 ikasturteko programari. Programa horrek Ibai eta Itsasoak…

Irakurri gehiago
Ikusi berri guztiak