Eskolako Agenda 2030
Eskolako Agenda 2030 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa da. Hezkuntza komunitatean esku hartzen duten eragile guztien partaidetzan oinarritzen da (ikasleak, irakasleak, familiak, irakasleak ez diren langileak…) eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Eskolako Agenda 2030ak hurrengo helburuak ditu:
Hezkuntza komunitatean toki mailako eta maila globaleko ingurumenaren ezagutza eta sentsibilizazioa lantzea.
Ikastetxeen eta udalerrien ingurumen arazoak antzeman eta ezagutaraztea.
Zentroaren eta udalerriaren iraunkortasuna hobetzea.
Eskolaren eta udalerriaren edo eskualdearen arteko lankidetza sustatzea.
Ikasleei protagonismoa ematea, eta ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitateari eragiten dioten gaietan parte hartzeko eta esku-hartzeko kultura sustatzea.
Curriculuma garapen iraunkorrak planteatzen dituen erronketara egokitzea.
Eskolako Agenda 2030, Nerbioi-Ibaizabaleko Udaltalde 21en
Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, 2006-2007 ikasturteaz geroztik ari da garatzen Eskolako Agenda 21a. Hain zuzen ere, eskualdeko 4 udalerritako 9 ikastetxek dihardute Eskolako Agenda 21en.