x
UDALTALDE Menu

Berriak

Erabilitako arropa eta aprobetxatu daitezkeen etxeko beste objektu batzuk biltzeko zerbitzua

 

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du beste lau edukiontzi jarri direla Arrigorriagan, Ugao-Miraballesen eta Zaratamon, ehunak, arropa, poltsak, gerrikoak, zapatak, jostailuak, liburuak, gailu elektroniko txikiak, bisuteria eta bazar-artikuluak biltzeko.

Edukiontziak hemen jarri dira: Arrigorriagan, Severo Ochoa kaleko 47. zenbakian (biribilguneko espaloian) eta San Jose Obrero kaleko 1. zenbakian; Ugao-Miraballesen, Arandia aparkalekuko sarreran eta, azkenik, Zaratamon, Gurutzalde auzoko 39. zenbakian.

Edukiontzi hauetan sar daitezke tratamendu bat jaso ostean berrerabili daitezkeen gauzak, hala nola:

  • Ehunak, janzteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, oinetakoak, jostailuak, liburuak, tresna elektriko eta elektroniko txikiak, imitaziozko bitxiak eta bazarra.
  • Jostailuak: panpinak, kotxeak, dinosauroak, peluxeak, puzzleak, mahaiko jokoak, piladun jokoak, kumak, kotxetxoak, panpinentzako aulkitxoak, kazolatxoak, mahai-tresnak, arranberak, sehaska mugikorrak, mahaian esertzeko aulkitxoak, motxilak, kotxetxoan esekitzeko eta umeak jolasteko diren mota guztietako produktuak, kotxetxoak estaltzeko plastikoak, umeak etzan eta bertan jolasteko tapakiak.
  • Liburuak: mota guztietako liburuak
  • Tresna elektriko eta elektroniko txikiak: tresna elektrikoak, etxetresna elektrikoak, argazki-kamerak, telefonoak, ordenagailuak eta produktu informatikoak oro har, bideo-kontsolak, telebistak eta ordenagailu pantailak, teklatuak, organo elektronikoak, mp4ak, eskuko DVDak.
  • Imitaziozko bitxiak: lepokoak, eskumuturrekoak, eraztunak.
  • Bazarra: tresnak, instrumentuak, sukaldeko hornidura, piezatxoak, koadroak, lanparak.

Bestalde, ezin da bota beirateria, baxera, labanak edota moztu edo zulatu dezakeen edozein elementu: kuterrak, artaziak, garbiketa produktuak edo urratzaileak, pilak, esekigailuak.

Edukiontzien bidez bildutakoa Mungiako Koopera Reusing Center Rezikleta tratamendu integralerako plantara eramango da. Automatizatutako planta honetan, bildutako objektuak sailkatzeko eta egokitzeko prozesua egiten da, ondoren, objektuak berriro erabili eta berraktibatu direnean, azoka jasangarri eta solidario batean merkaturatzeko. Azpiegitura horren bidez, mota guztietako objektuak tratatu daitezke, ingurumen eta ekonomia eraginkortasuneko irizpideekin. Produktuen balio-bizitza luzatzea lehenengo bidea dugu hondakinak sortzea prebenitzeko eta hondakinak murrizteko.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek herritarrak animatu nahi ditu berrerabiltzeko konpromisoa hartzera, haien eguneroko bizitzan zerbitzu hau erabiltzeko ohitura har dezaten.