x
UDALTALDE Menu

Enpresentzako zerbitzuak

Zerbitzu honen bidez Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek enpresa-sektorea eta, bereziki, industria-sektorea tokiko jasangarritasun-prozesuetan sartu nahi ditu, horrek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eragina kontuan hartuta.

Horretarako, udalen eta enpresen arteko komunikazioa handiagoa izan behar da, eta inplikatutako eragile guztiek gero eta erantzunkidetasun handiagoa izan behar dute ingurumenean, gizartean eta ekonomian.

Industrialdeetako hondakinen kudeaketa adimenduna
I. Fasea: Diagnostikoa eta bilketa-proba pilotua
Eskualdeko udalerrietako industrialdeetan sortutako etxeko hondakinen bilketa eta kudeaketa udalaren kezketako bat da. Horiek horrela, hobetu beharreko eta kontuan hartu beharreko puntu bat da.

Hori dela eta, 2018. urtean esperientzia-pilotu bat egin zen, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko industrialdeetan sortutako hondakin ez-arriskutsuak (papera/kartoia, enbalatzeko plastikoa eta zura) bildu, balorizatu eta plataforma informatiko batean erregistratzeko.

Proiektuaren erronka nagusia enpresek sortutako hondakinen bereizketa optimoa lortzea izan da, birziklagarritasuna handitzeko eta, horrela, hondakinak balorizatzeko.

II. Fasea: Hondakinen izapidetzea, kudeaketa eta jakinarazpena
Pilotajea egin ondoren, eta parte hartu zuten enpresen gogobetetasuna ikusita, eskualdeko udalek erabaki dute proiektu horri jarraipena ematea eta aurrera egitea, enpresei laguntza emanez, ez soilik sortzen dituzten hondakinak behar bezala kudeatu ditzaten, baita administrazio publikoari eskatutako informazioa eman diezaioten eta hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari lotutako lege-baldintzak bete ditzaten.

Berriak

“Industrialdetako hondakinen kudeaketa adimenduna” proiektuaren pilotua abian da Nerbioi-Ibaizabalen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi du aste honetan, urtarrilaren 14tik aurrera, “Industrialdetako hondakinen kudeaketa adimenduna” proiektuaren pilotua abian jarri dela; horren bidez, modu bateratuan kudeatuko dira egurrezko, paperezko/kartoizko eta plastikozko hondakinak….

Irakurri gehiago
Ikusi berri guztiak