x
UDALTALDE Menu

Berriak

Emakumeen ahalduntzerako saioak, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Eskola Agenda 2030 programaren baitan

Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek emakumeen ahalduntzerako bi saiotan parte hartu dute.

Otsailean egindako lehenengo topaketa birtualean, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei buruzko eztabaida pizteko datuak eta bideoak aurkeztu ziren. Saio horren ostean, ikastetxeetako ikasleek komunikazio-ekintzak egin dituzte, haien inguruan identifikatutako desberdintasunak agerian jartzeko. Ostiralean, ekainaren 11n, bigarren topaketa egin zuten, non egindako lana partekatu duten. Besteak beste, honako ekintza hauek egin dituzte: emakumeen parte hartzea urriagoa izaten den lanbideetan lanean ari diren emakumeen irudiak; emakumeek eta gizonek etxeko lanak egiten ematen duten orduen neurketa; filmei eta telesailei Bechdel testa aplikatzea, eta #nomorematildas kanpaina emakume zientzialarien eguna ospatzeko.

2020-2021 ikastaroan zehar, Nerbioi-Ibaizabaleko Agenda 2030 ekimena Garapen Jasangarrien Helburuetan zentratuta egon da. Ahaleginak 12. helburuan zentratu diren arren (ekoizpen eta kontsumo jasangarriak), beste helburu batzuk ere jorratu dira, hala nola 5. helburua: genero-berdintasuna.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza jaso du, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzetarako dirulaguntzen aginduaren bidez.