x
UDALTALDE Menu

Berriak

Bikain proiektua amaitu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Bikain proiektua amaitu egin dela.  Proiektu horren bidez, lankidetza publiko-pribatua sustatu nahi izan da Gauzen Interneten (IoT) teknologiak eta Informazio Geografikoko Sistemak (GIS) modu esperimentalean integratzeko, hartara, Smart City paradigmaren testuinguruan, hiri-hondakin solidoen kudeaketa dinamikoki optimizatuko duen plataforma teknologiko bat sortzeko asmoz.

Enpresetan I+G bultzatzeko HAZITEK programaren 2019ko deialdiaren esparruan egin da proiektu hori (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutakoa). LKS Krean izeneko enpresa izan da programa horren onuraduna, zeina, era berean, Masermic enpresarekin lankidetzan aritu den. Azken hori beharrezko teknologia hornitzeaz arduratzen da eta gure eskualdea (zehazki, Etxebarri udalerria) hautatu du esperientzia hori martxan jartzeko.

Monitorizazio-lanen baitan bolumena neurtzeko 19 sentsore jarri dira errefusa jasotzeko Etxebarriko edukiontzietan; ondoren, jasotako datuak analizatu dira kudeaketa-software baten bidez, zeinak edukiontzien betetze-mailaren arabera hondakinak biltzeko ibilbideak definitzen eta/edo optimizatzen dituen, denbora-errealean baitaki edukiontzi bakoitzaren egoera zein den. Hori guztia, gainera, lagungarria da etorkizunean erabakiak hartzeko.