x
UDALTALDE Menu

Berriak

ASTEKLIMA 2021 Euskadiko Klima eta Energiaren Astea hartuko du Urduñak

Irailaren 24tik urriaren 3ra, hainbat ekintza antolatuko dira Urduñan ASTEKLIMA 2021 Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimen hau, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko.

Urduñaren kasuan, bigarren edizioan, hiru ekintzatan parte ahalko dute herritarrek. Irailaren 24an, ostiralean, ‘Cortar por lo sano’ tailerra eta dokumentala eskaniko da, Ricardo Gamazaren eskutik. Alondegian izango da, 19:00etan.

Irailaren 26an, igandean, beste ikus-entzunezko obra bati buruzko tailerra antolatuko da. Kasu honetan, ‘Trileros del agua’ du izenburu eta saioa Ricardo Gamazak ere gidatuko du. Alondegian proiektatuko da, 18:00etan.

Azkenik, urriaren 3an, igandean, San Vitoreseko aterpera joko dute urduñarrek, karbono zikloari buruzko zientzia-tailerra egiteko. Alberto Ruiz-Sagasetak eta Irantzu Durok eskainiko dute. Hitzordua Antzinako santutegian da, 10:00etan.

20210923-asteklima

Iturria: www.urduna.com

Informazio gehiago: www.asteklima.eus