x
UDALTALDE Menu

Berriak

250 ikaslek ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldian parte hartu dute.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du martxoaren 18an jardunaldi tekniko bat egin zela, zeinaren bidez Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeek aurtengo gaiaren inguruan sakontzeko aukera izan duten: Ekonomia zirkularra: kontsumoa murriztea eta Garapen Jasangarrirako Helburuetara hurbiltzea.

Saioak 50 minutu iraun du eta hizlariak, Maitane Alonsok, bere esperientzia azaldu du. Elikagaien bizitza luzatzeko metodo bat asmatu duen ekintzaile gazte bat da Maitane.

Kalkuluen arabera, 250 ikaslek zuzenean jarraitu dute jardunaldi birtuala. Saioa grabatu egin zen, beraz, saioa zuzenean ikusi ezin izan zuten ikastetxe edo ikasgeletan ikusteko aukera dago.

Ikasturtean zehar egindako lanari esker, Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek, ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileen laguntzarekin, konpromisoak hartu eta Udal Foroan udalari helaraziko dizkioten proposamenak definituko dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiteko ematen duen dirulaguntza jaso du proiektu horrek 2020-2021 ikasturtean.