x
UDALTALDE Menu

Berriak

Sare Berdeak

Iturria: Sarea Berdeak

 

ELKARREKIN, GURE INGURUA HOBETU DEZAKEGU. AKTIBATU ZURE SARE BERDEA.

Kezkatuta zaude zure inguruaren egoerarekin? Plastiko gehiegi dagoela iruditzen zaizu? Baliabide energetikoak xahutzeak sumindu egiten zaitu?

Sare Berdeak proiektuaren baitan zure kezka berdinak dituzten jendearekin harremanetan jarriko zara, eta zure ingurua hobetzeko lan egiteko aukera izango duzu. Sar zaitez!

Sare Berdeak Global Action Plan (GAP) erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean garatu duen proiektua da eta ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratzea du helburu.

2021 urtean proiektua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaoko udalerrian gauzatuko da.

Sare Berdeak sarearen barruan gure komunitateen iraunkortasuna hobetzeko ekintzak burutzen ditugun erakunde, elkarte eta pertsonak bildu gara. Ekintza batzuk lantzen ari gara dagoeneko; parte hartu, edo proposatu ideia berriak gure ingurumena zaintzeko. Ez zaude bakarrik.

Eman izena hemen eta hasi sare berdea ehuntzen.

Gainera, gure ingurua hobetzeko lan egiten ari den lekuak bisitatzea ahalbideratuko dizugu, baso-bainuetan parte hartzea…

Informazio gehiago behar izatekotan idatzi:  bizkaia.gap@gmail.com

Animatu eta aktibatu zure sare berdea.