x
UDALTALDE Menu

Berriak

140 ikasle inguruk hartu du parte Eskolako Agenda 2030en ibilbideetan

Urtarrilean eta otsailean Eskola Agenda 2030en ibilbideak egin dira, eta eskualdeko bederatzi zentrotako 140 ikasle inguruk parte hartu dute. Lehen hezkuntzako 5. Mailatik gora eta lanbide heziketa edo helduen hezkuntza parte hartu dutelarik. Ikasturte honetan “Garapen Jasangarrirako Helburuen” gaian zentratu dira, zehazki, 12. helburuan: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

Jarduera hori ikastetxeetatik hurbil egin da, osasun-arloko gomendio guztiak errespetatuz.  Ordu eta erdiko saioak izan dira, non aurkezpen labur baten ondoren, 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko ezagutza-maila probatzeko inkesta bat egin dieten herritarrei. Halaber, hainbat saltoki bisitatu dituzte, erosketa jasangarria eta ontzirik gabea egiteko aukera ematen duten produktuen eskaintza aztertzeko. Horrez gain, herritarren kontsumo-ohiturei buruzko inkestak egin dituzte eta hondakin-edukiontziak behatu eta herritarrek edukiontziak nola erabiltzen dituzten aztertu dute.

Koordinatzaileek jarduera horiek errepikatuko dituzte beste ikastetxe batzuetan eta/edo galdetegiak zabalduko dituzte datu gehiago eduki ahal izateko. Izan ere, ibilbide horietan eta horien bidez lortutako informazioan oinarrituko dira ikastetxeak udal-diagnostikoa egiteko eta urteko foroan udalari helaraziko dizkioten proposamenak egiteko.

Ekintza hori eta ikastetxeak egiten ari diren beste ekintza batzuk blogean kontsulta daitezke: https://www.udaltalde21.eus/blog/?lang=eu

2020-2021 ikasturtean lau udalerritako bederatzi ikastetxek parte hartzen dute: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugao-Miraballes. Hona hemen ikastetxeak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta Ugaoko IPI.

Eskolako Agenda 2030 programak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen  Sailaren diru-laguntza jaso du. Hamaseigarren ikasturtea da eskualdean garatzen dela.